Aurreztea / Ahorro · Autokontsumoa / Autoconsumo · Egindako lanak / Trabajos realizados · Energia Berriztagarriak / Energías Renovables

CO2 isuri neutro dun etxebizitza Donostian

Duela hilabete batzuk Donostian kokatuta dagoen etxebizitzaren jabeak etorri ziren guregana, birgaitzen ari ziren etxea %100-ean energia berriztagarriz hornitzeko asmoa zutela adieraziz. Aurretik egin zituzten beste kontsultetan, komeni ez zitzaiela eta ezinezko zela jaso zuten erantzun gisa.

Bainan azkenean beraien ametsa egi bihurtu da. Proiektua, Ekindarra eta Uhin Energia eta Ingurumena enpresen artean egin dugu, eta aurtengo negua heldu denerako, berogailua eta ur bero horniketa osoa, eguzki energia eta biomasa bidez asetzen ari dira.

Gainera, etxeko jabeak Goiener eko bazkide izanik, kontsumitzen duten energia elektrikoa ere, %100 ean berriztagarri dela azpimarratu beharra dago.

 ENERGIA BERRIZTAGARRIA BIOMASA EGIZKI ESKEMA

Eskema hidraulikoa

INSTALAZIOAREN XEHETASUNAK

Hiru solairutan banatutako 130 m2 ko etxebizitza da eta instalazio termiko birgaitu aurretik, etxeko berokuntza eta ur bero sanitarioaren hornidura, erradiadore eta termo elektriko bidez asetzen zen.

Orain berriz ur bero sanitarioa eta berokuntzarako beharra asetzeko, eguzki energia termikorako sorkuntza instalazioa eraiki da, 5.1 m2 ko eguzki panela instalatuaz.

 captador solar solvis

Eguzki kaptadoreak

Energia iturri osagarri bezala biomasa dute, dagoeneko merkatuan 20 urte baino gehiago daramatzan 20 kW ko gasifikaziozko galdara austriarraz baliatuaz. Galdaran erretzeko egurra hornidura, 300 metrotara dagoen zerrategi batean erosten dute.

 caldera windhagen fku

Galdara

Honetaz gain, instalazio termikoaren energia eraginkortasuna eta kontrola hobetzea da helburu, horretarako kudeatzaile energetiko bat instalatu da, urruneko telegestio eta guzti.

Proposatzen den instalazioaren protagonista, ur metagailu estratifikatua da, eta instalazio termikoan eragiten den kontrol zehatzari esker, gutxienez %30 eko aurreztea lortzen da.

Ur bero sanitario eta berogailurako ura berotzeko sistema adimentsu honek, galdaren eta eguzki instalazioaren etekina hobetzen du, duen isolamenduari esker energia galerak murriztuaz. Bestalde, etorkizunean beste energia iturrien erabilera ahalbidetzen du inongo inbertsiorik egin gabe.

SOLVIS MAX 7

 Kudeatzaile energetikoa

 

KONTROLA

Erabiltzailearentzat hiru pantaila nagusi ditu, parametro ezberdinak bertatik edo urrunetik kudeatu ahal izateko.  Gainera, mantenuko teknikariak urrunetik egin dezake instalazioaren jarraipena, lana erreztuz eta merketuaz.

Eguzki energiaren parametro pantaila:

solvis control solar

Ezkerrean, deposituako altuera ezberdinetan tenperaturak ikusten dira. Goikaldean 73.8ºC, behean 35ºC. Deposituan lortzen den estratifikazioari esker, eguzki energia dagoenean, ahal den etekinik altuenean lan egitea ahalbidetzen du, iturri honen bidez lortzen den energia kopurua maximizatuz.

Eskuinean, eguzki instalazioaren primarioko tenperaturak (68 eta 71.1 ºC).

Erdian, eguzki instalazioaren sekundarioko tenperaturak eta emaria (64.6 eta 34.9 ºC).

14.8ºC kaleko tenperatura.

 

Berokuntzako parametro pantaila:

solvis control calefaccion

Eskuinean, kanpoko tenperatura 23ºC eta galdararen inpultsio tenperatura 62ºC.

Ezkerretan deposituan altuera ezberdinetan tenperaturak ikusten dira. Goikaldean 63ºC, behean 23ºC. Deposituan lortzen den estratifikazioari esker, berokuntzan ere kondensazioan lan egiteko aukera ahalbidetzen du sistema honek, kondentsazio galdarari ur beroan eta berokuntzan ahal den etekinik handiena atereaz.

Erdian berokuntzarako bi zirkuituak ikus ditzazkegu. HK1 50ºC radiadoreak eta HK2 35ºC zolu erradiatzailea.

Ur beroaren parametro pantaila:

 solvis control acs

Eskuinean, Sareko uraren tenperatura (10ºC) eta ur beroaren momentuko kontsumoa (5.7 litro/minutu).

Ezkerretan, deposituan altuera ezberdinetan tenperaturak ikusten dira. Goikaldean 53.4ºC, behean 29.8ºC.

Erdian, momentuko ematen ari den ur bero kontsumo tenperatura (45.7ºC).

Kontrolak parametro guzti hauen historikoak gordetzen ditu, 2D eta 3D tan grafikatzeaz gain, taulatan ere erakusten dira. Honek instalazioaren energia eraginkortasunaren jarraipen zehatza egiteko aukera ematen du.

Jarraian grafikatzeko moduen adibide batzuk:

GRAFICA 2D SOLVIS MAX 7

GRAFICA 3D SOLVIS MAX 7TABLA SOLVIS MAX 7

 

KOMUNIKABIDETAN

Jarraian, gai honek komunikabide ezberdinetan izan duen oiartzuna ikus dezakezue:

 

PROIEKTU HONI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU JARRI GUREKI HARREMANETAN.

 

 Uhin Energia eta Ingurumena

Euskal Herria 1 – 20.003 Donostia – Tel: 943427270 / 665733422   info@uhin.eu / www.uhin.eu

Utzi iruzkina