Adibideak "egin behar dena"/ Ejemplos "lo que hay que hacer" · Aurreztea / Ahorro · Berriak / Noticias · Egindako lanak / Trabajos realizados · Energia Berriztagarriak / Energías Renovables

GALDARA-GELA ERABERRITZEA TOLOSAKO KOMUNITATE BATEAN

Eskema hidraulikoa

Abstract: Eguzki energia termikoa, biomasa eta gas naturalaren laguntza gasolioa ordezkatzeko.

Tolosako komunitate baterako galdara gela eraberritzeko proiektu gauzatzeko ohorea izan dugu. 41 bizilagunek osatutako komunitate honen diseinua eta obraren zuzendaritza egin dugu. Proiektua 2019an hasi zen, eta duela gutxi jarri zen martxan, aurreko negua amaieran.

Egin dugun lan nagusia bi gasolio galdara zaharren ordez biomasa galdara moderno bat jartzea izan da, eta, aldi berean, doan eta modu garbian erabilgarri dugun eguzki energia termikoa aprobetxatzeko instalazioa jarri da, logiko den bezala eguzkia egonez gero lehentasuna honi ematen zaio beste sorkuntza iturriekiko. Adibide gisa, AZPIMARRATU BEHAR DA, APIRILA ETA URRIA BITARTEKO EGUN EGUZKITSU BATEAN, EGUZKIAK ERAIKINAK BEHAR DUEN ENERGIAREN %37 HORNITZEN DUELA.

Era berean, gas naturaleko galdara bat instalatu da, sistema termikoari laguntza gehigarria eman behar izanez gero. Proiektu honetarako ideia nagusia energia-fluxu guztien kudeaketa energetikoa izan da.

Instalazioaren nukleoa 2000 litroko HUB energetiko bat da, hainbat iturritatik (eguzki-energia, biomasa eta gasa) energia jasotzen duena, beti eguzki energia lehenetsiz eta sistemak bere puntu onenean funtziona dezan eraginez. Erreforma honen funtsezko abantailetako bat da ur bero sanitarioaren (ACS) ekoizpena bat-batekoa dela, legionella hedatzeko arriskua nabarmen murrizten duelarik.

Gainera, ponpa elektronikoak jarri ditugu instalazioan, eraginkortasuna hobetu eta energia kontsumoa murrizten delarik. Sistemaren kontrola eta monitorizazioa errazteko, urruneko kontrol sistema bat inplementatu da, bizilagunei eta mantentze lanez arduratzen denei informazioa denbora errealean ematen diena. Horrela, inplikatutako guztiek instalazioaren errendimenduaren eta funtzionamenduaren jarraipen zehatza izan dezakete, mantentze-gastuak murrizteaz gain. Benetan harro gaude Tolosako jabekideen erkidego honetako galdara gela eraberritzeko egindako lanaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bizilagunei. Energia-kudeaketan eta teknologia eraginkorrak ezartzean izan dugun ikuspegiari esker, sistema jasangarriagoa, errentagarriagoa eta fidagarriagoa lortu da. Espero dugu eraldaketa horrek bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen eta komunitatearen ingurumen inpaktua murrizten lagunduko duela.

Jarraian galdara gela hamaitu ondorengo irudi batzuk ikus ditzakezu.

Monitorizazioa eta urruneko kudeaketa

Biomasa siloa

Biomasa galdara

Eguzki panelak

Energia HUB a

ACS eta eguzki ponpaketa

Borokuntza eta galdaren ponpaketa elektronikoa

Gas galdara

Antzinako galdara gelaren kontrol panela

PROIEKTU HONI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

 Uhin Energia Aholkularitza

Euskal Herria 1 – 20.003 Donostia – Tel: 943570209 / 665733422  info@uhin.eus/www.uhin.eus

Utzi iruzkina