Egindako lanak / Trabajos realizados

CO2 isuri neutro dun etxebizitza Aian / Vivienda con emisiones neutras de CO2 en Aia

2017 urtea

Aian kokatutako etxearen jabeak etorri ziren guregana birgaitzu nahi zuetn instalazioa termikoa %100 ean energia berriztagarriz hornitzeko asmoa zutela adieraziz. Dirudienez, aurretik egin zituzten beste kontsultetan, komeni ez zitzaiela eta ezinezko zela aipatu zieten. Instalazioa, Ekindarra eta Uhin Energia eta Ingurumena enpresen artean egin dugu, eta aurtengo negua heldu denerako, berogailua eta ur bero horniketa osoa eguzki energia eta biomasa bidez asetzen ari dira.

aia eskema hidraulikoa entropy solar biomasa

Eskema hidraulikoa

Xehetasunak

Hiru solairutan banatutako 130 m2 ko etxea da, instalazio termiko birgaitu aurretik etxeko berokuntza eta ur bero sanitarioaren hornidura, propano gas bidez ematen zen.

Ur bero sanitarioa eta berokuntzarako beharra asetzeko, eguzki energia termikoa sorkuntza instalazioa egin da, 5.1 m2 ko eguzki panela instalatuta.

aia paneles solares biomasa entropy

Eguzki kaptadoreak

Energia iturri osagarri bezala biomasa erabiliko da, dagoeneko merkatuan 20 urte baino gehiago daramatzan, Windhager 20 kW ko gasifikaziozko galdara. Egurra 300 metrotara dagoen zerrategi batetatik eroste ari dira.

caldera windhagen fku

 Galdara

Honetaz gain  instalazio termikoaren energia eraginkortasuna eta kontrola hobetzea da helburu, horretarako Entropy fabrikatzailearen kudeatzaile energetikoa instalatuko da, urruneko telegestio eta guzti.

 Proposatzen den instalazioaren protagonista, ur metagailu estratifikatua da, eta instalazio termikoan eragiten den kontrol zehatzari esker gutxienez %30 eko aurrezteko gai da.

 Ur bero sanitario eta berogailurako ura berotzeko sistema adimentsu honek, instalazioaren aldagai ezberdinetan duen kontrolari esker, galdaren eta eguzki instalazioaren etekina hobetzen du, isolamendutan energia galerak murrizten ditu, eta naiz eta kasu honetan beharrezko ez izan legionella protokoloa bermatzen du. Bestalde, etorkizunean beste energia iturrien erabilera ahalbidetzen du inongo inbertsiorik egin gabe.

aia hub energetico paneles solares biomasa entropy

Kudeatzaile energetikoa

Hurrengo ataletan eraiki den instalazioaren xehetasunak ikus daitezke.

KONTROLA

 Erabiltzailearentzat hiru pantaila nagusi ditu parametro ezberdinak bertatik edo urrunetik kudeatu ahal izateko. Mantenuko teknikariak urrunetik egin dezake instalazioaren jarraipena.

aia Kontrola entropy

 

Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue kontaktatu gurekin.

 

Uhin Energia Aholkularitza

Euskal Herria 1 – 20.003 Donostia – Tel: 943427270 / 665733422   info@uhin.eus / www.uhin.eus

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s